Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

miércoles, 8 de julio de 2015

Datorren denboraldiko aurpegi berriak


Elorrioko Buskantza FKE datorren urteari begira jada hasi da denboraldia prestatzen. Lehenik eta behin talde desberdinen jokalariak osatzea izan da denbora gehien eraman duena eta oraindik bukatu barik dagoena. Datorren denboraldiari begira Hirugarren mailako ta Euskal Ligako taldeen aurpegi berri bi aurkeztuko dizuegu:
Lehena Aitor Uriarte (26 urte) Elorriarra da eta CD Elorrio futboleko taldetik dator pibot bezala aritzeko. Bere lehen kontaktua du Areto Futbolean baño Elorrioko Buskantza-rekin jolastu du Zaldibarko Areto futbol Maratoia txapelketa irabaziz. Gorpu handiko jokalaria da indar askokoa eta bizkarrez jolasten ondo dakiena. Cristopher Dalbogk utzitako lekua hartuko du eta espero dogu gol asko sartzea Buskantzarrekin, sorte on Aitor.
Bestea Christian Gulin (20 urte) Abadiñarra da eta Bigarren Erregionaleko Mendibeltz Kirol Taldetik datorren jokalaria da. Euskal Ligako Elorrioko B taldean arituko da baño 23 urtez apiko jokalaria denez lehen taldearekin ere igo dezake. Durangaldeko talde askok ikututako jokalaria izan da baina azkenik Elorrioko Buskantzaren proposamena onartu du. Kalitate asko duen jokalaria da, ttikia baño indar askokoa ere, oso azkarra eta borrokalari fin fina. Zaldibarko nahiz Berrizko Areto futbol txapelketetan bere taldearen ikur bezala aritu izan da jokoaren pisua eramaten. Fitxaketa oso ona, sorte on Christian.
Bestetik Elorrioko Buskantza A taldean Cristopher Dalbogk taldea utziko du Alemaniara joan behar duelako bizitzen. Josu Egidazu "Egi" taldera bueltatuko da urtebete eman ondoren Gales-en ikasten eta bertan Wrexham Futsal taldean jokatuz. Elorrioko B taldean agurra eman behar diegu urtebete eman duten David Carrasco eta Igor Salaberria jokalariei. Aurpegi berriei dagokionez, Josu León ia urte osoa B taldean eman duena C taldekoa izanez, B taldera pasatuko da eta Gazte mailako Unai Arregi jokalariak ere B taldea osatuko du. Euskal Ligako taldearen osaketa ondio erabakitzear dago. C taldean berdina pasatzen da jokalari berriak zeintzuk diren ez dakizkigu eta agurra eman behar diegu Aitor Sanchez, Txaber De La Fuente "Txusillo", Unai Hernaltes eta Iban Morenori. Nesken taldean aurpegi berri bi ditugu, Leire Llamas eta Andrea Aragón. Azkenik Gazte mailako taldean jokalari berri batzuk ditugu baño dana erabakitzear dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario