Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

miércoles, 8 de julio de 2015

Parra Taberna Berrizko nahiz Zaldibarko Areto Futbol Maratoien txapeldun



Parra Taberna izenez (gure babesle nagusia) Berrizko nahiz Zaldibarko Areto Futbol Martoien txapeldunak izan gara. Ez da lan erraza izan eta aurkari oso onak gaildendu behar izan dogu, baño azkenean garaile izan gara. Lehen Maratoian Durango-ko Ezkurdilife taldeari 3-1 irabazi diegu finalean. Aipatzekoak dira Txus (atezaina) eta Ekain (pibota) jokalarien parte hartzea taldekoak izan barik, benetan gure eskerrik handiena beraiei.
Bigarren Maratoian aldiz Ermu-ko Bolaños taldearekin 3-3 egin degu finalean, eta penaltietan irabazi diegu final gogor baten ostean.

Zorionak Mutilak!!

Datorren denboraldiko aurpegi berriak


Elorrioko Buskantza FKE datorren urteari begira jada hasi da denboraldia prestatzen. Lehenik eta behin talde desberdinen jokalariak osatzea izan da denbora gehien eraman duena eta oraindik bukatu barik dagoena. Datorren denboraldiari begira Hirugarren mailako ta Euskal Ligako taldeen aurpegi berri bi aurkeztuko dizuegu:
Lehena Aitor Uriarte (26 urte) Elorriarra da eta CD Elorrio futboleko taldetik dator pibot bezala aritzeko. Bere lehen kontaktua du Areto Futbolean baño Elorrioko Buskantza-rekin jolastu du Zaldibarko Areto futbol Maratoia txapelketa irabaziz. Gorpu handiko jokalaria da indar askokoa eta bizkarrez jolasten ondo dakiena. Cristopher Dalbogk utzitako lekua hartuko du eta espero dogu gol asko sartzea Buskantzarrekin, sorte on Aitor.
Bestea Christian Gulin (20 urte) Abadiñarra da eta Bigarren Erregionaleko Mendibeltz Kirol Taldetik datorren jokalaria da. Euskal Ligako Elorrioko B taldean arituko da baño 23 urtez apiko jokalaria denez lehen taldearekin ere igo dezake. Durangaldeko talde askok ikututako jokalaria izan da baina azkenik Elorrioko Buskantzaren proposamena onartu du. Kalitate asko duen jokalaria da, ttikia baño indar askokoa ere, oso azkarra eta borrokalari fin fina. Zaldibarko nahiz Berrizko Areto futbol txapelketetan bere taldearen ikur bezala aritu izan da jokoaren pisua eramaten. Fitxaketa oso ona, sorte on Christian.
Bestetik Elorrioko Buskantza A taldean Cristopher Dalbogk taldea utziko du Alemaniara joan behar duelako bizitzen. Josu Egidazu "Egi" taldera bueltatuko da urtebete eman ondoren Gales-en ikasten eta bertan Wrexham Futsal taldean jokatuz. Elorrioko B taldean agurra eman behar diegu urtebete eman duten David Carrasco eta Igor Salaberria jokalariei. Aurpegi berriei dagokionez, Josu León ia urte osoa B taldean eman duena C taldekoa izanez, B taldera pasatuko da eta Gazte mailako Unai Arregi jokalariak ere B taldea osatuko du. Euskal Ligako taldearen osaketa ondio erabakitzear dago. C taldean berdina pasatzen da jokalari berriak zeintzuk diren ez dakizkigu eta agurra eman behar diegu Aitor Sanchez, Txaber De La Fuente "Txusillo", Unai Hernaltes eta Iban Morenori. Nesken taldean aurpegi berri bi ditugu, Leire Llamas eta Andrea Aragón. Azkenik Gazte mailako taldean jokalari berri batzuk ditugu baño dana erabakitzear dago.

jueves, 2 de julio de 2015

Baditugu datorren denboraldiko txapelketen osaketa

Nazional 3.maila
Bilbo CFS - Bilbo
Egintza CD - Billabona (Gipuzkoa)
Elorrioko Buskantza A
Goierri KE - Urretxu (Gipuzkoa)
Internacional Intxaurrondo CD - Donosti
Lagun Onak FS - Galdakao (Bizkaia)
Laskorain KE - Tolosa (Gipuzkoa)
Meatzari Petronor FS - Gallarta (Bizkaia)
Ostadar Saiarre KT - Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
San Jorge Santurtzi FS - Santurtzi (Bizkaia)
Sasikoa CD - Durango (Bizkaia)
Bilkoin FS - Legorreta (Gipuzkoa)
Presion Break FS - Berriz (Bizkaia)
Soloarte FS - Basauri (Bizkaia)

Euskal Liga
Atxurre Bakio FST - Bakio (Bizkaia)
Elorrioko Buskantza B
Eraso Aiara AFKT - Amurrio (Araba)
Eskoriatza KE - Eskoriatza (Gipuzkoa)
Gora CD - Bilbo
Kukuyaga FS - Etxebarri (Bizkaia)
Mallabia FT AD - Zaldibar (Bizkaia)
Scalibur CD - Basauri (Bizkaia)
Aretxabaleta UD - Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Muskiz AF - Muskiz (Bizkaia)
Oiartzun KE - Oiartzun (Gipuzkoa)
Otxartabe - Bilbo
Sasikoa B - Durango (Bizkaia)
Bayas Tudanca - Miranda de Ebro (Burgos)
Zalditxo de Araia - Araia (Araba)

Erregional 2.maila
Akelarre Bar Chopos - Getxo (Bizkaia)
Artaromo B - Getxo (Bizkaia)
Elorrioko Buskantza C
Erandiotarrak B - Erandio (Bizkaia)
Jado Erandio - Erandio (Bizkaia)
Kukuyaga B - Etxebarri (Bizkaia)
Lagun Onak C - Galdakao (Bizkaia)
Mallabia B - Zaldibar (Bizkaia)
Mendibeltz KT - Durango (Bizkaia)
Mundakako Katillotxu - Mundaka (Bizkaia)
Pozgarri Adarve B - Derio (Bizkaia)
Racing Tolosto - Durango (Bizkaia)
Scorpio CD - Ermua (Bizkaia)
Zeta Barri KT - Bilbo

Nesken maila
Atxurre Bakio FST - Bakio
Bilbo B - Bilbo
Elorrioko Buskantza 
Enkarterri Neskak - Sodupe
Goiztiri AD - Santurtzi
Iraultzaileak 2011 - Portugalete
Kirol Aunitz AD - Bilbo
Lagun Onak FS - Galdakao
Leioa Maia - Leioa
Muskiz AF - Muskiz
Otxartabe - Bilbo
Peña Kalimotxo - Galdakao
Sasikoa CD - Durango
Soloarte FS - Basauri
Stilo Berrio B - Bilbo
Zorrotzako Tecnocasa - Bilbo

Gazte maila
Artaromo - Getxo
Beti Lagunak FS - Barakaldo
Bilbo B - Bilbo
Castro Urdiales B - Castro Urdiales (Kantabria)
Elorrioko Buskantza
Jado Erandio - Erandio
Mallabia FT AD - Zaldibar
Meatzari Petronor FS - Gallarta
Otxartabe B - Bilbo
Pozgarri - Derio
Santurtzi B - Santurtzi
Sasikoa CD - Durango
Soloarte FS - Basauri