Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

viernes, 19 de septiembre de 2014

Triangular polita jokatutakoa jaixetan

Pasa den ostegunien Irailak 11 nesken arteko areto futbol triangularra jokatu zuten Elorrixon Sasikoa, Atxurre Bakio eta Elorrioko Buskantza taldeen artean. Jai giro ederra bizi izan zen harmailetan eta partidu guztiak bukatu ondoren luntx eder bat eukin zuten hirugarren zati bat balitz bezala. Emaitzak garrantzi gutxikoak izan ziren. Lehen partidan Elorrioko neskak 3-0 menderatu zuten Bakixoko neskei. Bigarren partidan Elorrioko neskak atsedena izan zuten eta Sasikoa eta Atxurren arteko partidan 0-0 berdindu zuten. Azkenengo partidan, Durangoko neskak 1-3 menderatu zuten Elorrioko neskei.
    Elorrioko, Atxurre eta Sasikoa taldeen arteko argazki familiarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario