Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

martes, 29 de julio de 2014

Elorrioko Buskantzaren jaixetako egitaraua

2014ko Ferixa Nausikoak gertu gertu ditugu eta egun horietan areto futbolaz gozatzeko aukera ere izango dugu. Partidu guztiak Elorrixoko kiroldegian izango dira eta hauxe da aurtengo egitaraua eta etorriko diren taldeak:

Osteguna Irailak 11
17:00tik aurrera Nesken Areto Futbol Triangularra:

Elorrioko Buskantza - Atxurre Bakio - Sasikoa

Barikua Irailak 12
17:00tan Elorrioko Buskantza "B" - Sapuberri Durango

19:00tan Elorrioko Buskantza "A" - Presion Break "A"

Larunbata Irailak 13
17:00tan Elorrioko Buskantza "C" - Racing Tolosto

18:15tan Elorrioko Gazteak - Mallabia Gazteak

2014/2015ko Euskal Ligako taldeak

Elorrioko Buskantza "B"
Atxurre Bakio FST - Bakio
Gora Bilbao - Abusu-La Peña (Bilbo)
Kukuiaga Etxebarri - Etxebarri
Eraso Aiara KT- Amurrio (Araba)
Uxoa FS - Llodio (Araba)
Soloarte FS - Basauri
Scalibur FS - Basauri
Eskoriatza KE - Eskoriatza (Gipuzkoa)
Presion Break - Berriz
Sapuberri - Durango
Legorreta Bilkoin - Legorreta (Gipuzkoa)
Mallabia AFT - Zaldibar

miércoles, 16 de julio de 2014

2014/2015ko Hirugarren maila taldeak murriztu ditu

Atzo goizean ezagutu genuen 2014/2015 denboraldiko Hirugarren mailako taldeen konposaketa. Azpimarratzekoa da bakar bakarrik 13 talde izango direla pasa den urteko 15ekin konparatuz. Ikusten danez, azken urteetako tendentzia beherantz dijoa taldeak ezin dabielako lortu euskal eta espainiako federakundeak exigitzen dituen aurrekontuak. Aurten behintzat berri positibo bat datorkigu Gasteiz-tik, bertako Aurrera Vitoria taldeak pasa den denboraldian liga irabazita, mailaz igo du eta datorren urtean Bigarren B mailan jokatuko du. Pasa den urtetik Zarautz KE eta Soloarte FS maila galdu zuten, eta Uxoa FS eta Mallabia FT-ak Hirugarren mailari uko egin dute diru-eskakizunengaitik. Beraz datorren denboraldiko Hirugarren maila holaxe geratuko da:

1- Elorrioko Buskantza FKE
2- Bilbo CFS
3- Meatzari Petronor FS - Gallarta (Bizkaia)
4- CD Sasikoa - Durango (Bizkaia)
5- Saltzaileak Alkideba - Ermua (Bizkaia)
6- San Jorge FS - Santurtzi (Bizkaia)
7- Lagun Onak FS - Galdakao (Bizkaia)
8- CD Internacional Intxaurrondo - Donosti (Gipuzkoa)
9- Laskorain KE - Tolosa (Gipuzkoa)
10- Tolosala AFKE - Tolosa (Gipuzkoa)
11- Ostadar Saiarre KT - Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
12- Goierri KE - Urretxu (Gipuzkoa)
13- Egintza KE - Billabona (Gipuzkoa)


domingo, 6 de julio de 2014

2014/2015 denboraldiko taldeen konposaketa

Hemen ditugu 2014/2015 denboraldirako Elorrioko C (bigarren erregional maila), Elorrioko Gazteak (gazte maila) eta nesken taldeko txapelketen konposaketa. Azpimarratzekoa da, emakumezkoen mailan 16 talde izango direla eta gazte mailako bigarren multzoan 11 talde bakarrik. Hona hemen talde bakoitzak izango dituen aurkariak (ondio egutegiak argitaratu behar dira).

Lurraldeko bigarren erregional maila:

1 Betiortziri - Abusu-La Peña (Bilbo).
2 Botxon Gizon - Colegio Fátima (Bilbo).
3 Colegio Vizcaya - Colegio Vizcaya (Sondika)
4 Egartsuak - Elexalde (Galdakao)
5 Elorrioko Buskantza "C"
6 Gu Lagunak - Landako (Durango)
7 Jado Erandio "B" - Polideportivo Astrabudua (Erandio)
8 Lagun Onak "C" - Urreta (Galdakao)
9 Mendibeltz - Landako (Durango)
10Mundakako Katillotxu - Mundaka
11Pozgarri "B" - Derio
12Racing Tolosto - Landako (Durango)
13Soloarte "B" - Polideportivo Urbi (Basauri)
14Zurbaran - Polideportivo San Ignacio (Bilbo)

Gazte maila:
1 Artaromo - Gobela (Getxo)
2 Boskozaleak - Cruces (Barakaldo)
3 Elorrioko Buskantza
4 Gaztelueta - Gaztelueta Ikastola (Leioa)
5 Iturriondo Zurbaranbarri - Zurbaranbarri (Bilbo)
6 Jarrilleros - Portugalete
7 Mallabia FT - Zaldibar
8 Otxartabe "B" - Otxarkoaga (Bilbo)
9 Pozgarri - Derio
10Santurtzi FS - Santurtzi
11Zorrotzako Tecnocasa - Zorroza (Bilbo)

Emakumezkoen maila:
1 Atxurre Bakio - Bakio
2 Bilbo "B" - San Inazio (Bilbo).
3 Elorrioko Buskantza
4 Enkarterri Neskak - Güeñes
5 Goiztiri - Santurtzi
6 Iraultzaileak 2011- Portugalete
7 Kirol Aunitz -Berrio-Otxoa (Bilbo)
8 Lagun Onak - Galdakao
9 Leioa Maia - Leioa
10Muskiz - Muskiz
11Otxartabe - Otxarkoaga (Bilbo)
12Peña Kalimotxo - Galdakao
13Sasikoa - Durango
14Soloarte - Basauri
15Stilo Berrio "B" - Abusu-La Peña (Bilbo)
16Zorrotzako Tecnocasa - Zorroza (Bilbo)

miércoles, 2 de julio de 2014

2014/2015 denboraldirako aurpegi berriak

Hirugarren mailako taldetik hiru jokalari utziko dute taldea: Ibon Salaberria, Iñigo Astarloa eta Josu Egidazu (urte bateko paroia egingo du atzerrira doalako ikasten). Eta hutsune hoiek betetzeko hona hemen datorren denboraldirako lehen aurpegi berriak.
Lehena Yeray Vázquez hegal-pibota da. Zaldibartarra da eta 26 urte ditu. Esperientzia handiko golegilea da eta txapelketa asko ezagutzen duen jokalaria ere. Bere kirol ibilaldi osoa Mallabia FT-an eman du bertako kapitaina izanez. Beraz fitxaketa oso garrantzitsua eta taldearen kalitatea puntu bat geiho igoko duen jokalaria izango da. Ongi etorri Yeray.






















Bigarrena Cristopher Dalbogk pibota da. Durangarra da eta 18 urte ditu. Ez du esperientziarik hirugarren mailan, eta bere lehen urtea izango da areto futbolean, bera Iurretako KT-tik dator eta Durangoko Kulturalean ere egona dago. Nahiz ta esperientziarik ez izan entrenatzailearen apustu pertsonala da eta espero dogu gogo handiz hartzea datorren urteko erronka. Ongi etorri Cris.