Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

miércoles, 4 de junio de 2014

2013/2014 denboraldiko balorazioa

2013/2014. denboraldia orokorrean esanda oso ona izan da Elorrioko Buskantza areto futbol elkartearentzat.
Hirugarren mailan diharduen Elorrioko A taldea 5.postuan bukatu du txapelketa joko polit bat eginez eta etxeko partidutan batez ere partidu bikainak burutzen. Esate baterako lehen eta bigarren sailkatuak Aurrera Vitoria eta Bilbo FS elorrixon galdu egin dute. Beraz, denboraldi oso positiboa lehen taldearentzat baina baita ere, kanpoko partidutan erritmoa jeitsiarazi dugu eta erregulartasun falta hori izan da azkenean falta izan zaiguna 4 edo 3. postuetan liga amaitzeko. Jokalariei dagokionez, aurten Iñigo Astarloa "Astar" kapitaina areto futbola utziko du, gure kapitain handia urte askotan elorriokoentzat eredu izan dana zapatillak eskegiko ditu. Baita ere azpimarratzekoa Joseba Peláez "Txipi" eta Unai Arregiren denboraldia, biak gazteak izanez denboraldi bikaina burutu egin dute lehen taldearekin.
Maila Gorenan aritu den Elorrioko B taldea ere txapelketa paregabea egin du eta 4.postuan bukatu du liga. Gogoratu behar dogu pasa den urtean lehen mailatik zetozela eta bloke berdina mantenduz 3 jokalari berriekin sendotasun asko adierazi du liga osoan zehar. Horren saria, datorren denboraldian Euskal Ligan jokatzea izango da, Berriz-ko Presion Break taldearekin igoko baitira.
Lehen mailan Elorrioko C taldeak maila galdu egin du. Esperantza oso onak jarriak ziren denboraldi hasieran baña erregulartasun eta seriotasun falta handia izanez datorren urtean bigarren mailan berpiztu behar izango dute eta espero dogu lehen maila errekuperau ahal izatea.
Gazteak beren mailako txapeldunak geratu dira. Pena izango da datorren denboraldiari begira uko egin behar izana gazteen lehen mailari zeren estruktura eta maila aldetik ezin izango dute mailaz igo, baño espero dogu etorriko diren gazte berriak gogo berriekin ekin izatea denboraldi berriari.
Azkenik datorren denboraldiari begira, emakumezkoen talde berri bat sortuaraziko dogu, eta zentzu horretan espero dogu neskentzat eta baita ere herriarentzat ekimen oso oso positiboa izango dala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario