Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

jueves, 13 de febrero de 2014

Durangaldeko derbia: Elorrioko Buskantza - Sasikoa






                         





Zapatu honetan arratsaldeko 18:00tik aurrera durangaldeko derbia izango dugu Elorrixoko kiroldegian. Talde biak postu on eta lasaietan dihardute, Durangoko taldea 4.postuan dago 35 punturekin eta Buzkantzarrak 6.postuan 28 punturekin. Lehenengo bueltan jokatutako partidan Durangoko jaixekin kointzidituz, 1-3 irabazi zuten Buzkantzarrak, baño aurkari oso gogorra eta sendotasun askokoa da Sasikoa, beraz partidu oso polita espero da kantxan eta harmailetan. Elorriokon Peña eta Felix ezin izango dute jolastu eta agian berriz ere gazte mailako Unai Arregi jubenila lehen taldeaz igoko da. Hauek izango dira bi taldeak aurkeztuko dituzten jokalariak:

Elorrioko Buskantza: Pelaez, Uriarte, Kun, Txanklas, Txipi, Egi, Ibon, Astar, Zento, Arregi eta Mora.
Entrenatzailea: Iker Saenz.

Sasikoa: Ibai, Balan, Sevi, Josu, Bubi, Maikel, Joel, Txiti, Pelos, Txolo, Murgo eta Gallego.
Entrenatzailea: Juankar Carrera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario