Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

miércoles, 25 de septiembre de 2013

Asteburuko ordutegiak

Asteburu honetan hirugarren mailako Elorrioko A taldea debuta egingo du etxean Lasarteko CD Buruntza Aldaz taldearen aurka. Pasa den astean Inter Intxaurrondo-ren aurka porrota egin ostean horibaltzek 3 puntuak atera behar dituzte sapatu honetan. Partidua arratsaldeko 18:00tan izango da elorrixoko kiroldegian, eta espero dugu pasa den urtean gurekin egon zineten eta aurtengo futbol areto zale berriak elorrixoko harmailak betearaztea.

Bestetik Preferente mailako Elorrioko B taldea arerio zaila izango du denboraldiko estrenaldian: Berrizko Presion Break A taldea, pasa den denboraldian ligako txapelduna geratu baitzen eta igoerari uko egin zuen arazo ekonomikoak direla ta. Elorrioko B ez du taldea asko aldatu, pasa den urteko blokea jarraitzen du eta soilik hiru aurpegi berri etorri dira. Atezain bat, Iker Camacho eta pare bat ala, Ganix Belamendia (pasa den urtean Lezama futbol taldean eta Sapuberri futbol areto taldean ibilitakoa) eta Iker Carrasco (pasa den denboraldian CD Elorrio taldean ibilitakoa). Partidua sapatuan arratsaldeko 17:00tan izango da Berrizko kiroldegian.

Azkenik aurten dakizuenez talde berri bat ere debuta egingo du lurraldeko lehen mailan: Elorrioko C. Taldea guztiz berria da eta oraindik futbol aretoren jokamoldeari egokitzen ari dira. Halan da ere, pasa den urtean gazte mailako taldean ibilitako lau jokalari igo egin dira Josu Valverde (atezaina), Andoni Sordo (atzelaria) Gaizka Gallastegi (ala) eta Joseba Diez (ala). Gainerakoak berriak dira: Julen Iglesias (pasa den urtean Elorrio B taldean ibilitakoa) Josu León (Lezama futbol taldetik) Gorka Sierra ( Elorrio B taldetik) Gorka Arkarazo (baita ere Elorrio B taldetik) Xabi Soria (Nafarroan Huracán taldean ibilitakoa) eta Endika Gallastegi. Gañera aurredenboraldian egindako partidutan emaitza oso onak atera dituzte, lehenengoa Durangoko Sasikoa B taldeari 7-2 irabazita, bigarrena Berrizko Presion Break taldeari 3-2 gaindituz eta azkenik pasa den asteazkenean Elorrioko B taldearen aurka 3-1 galduz. Partidua domekan eguerdiko 12:15 jokatuko dute Abadiñoko Gazte taldearen aurka elorrixon. Sorte on talde guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario