Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

jueves, 23 de diciembre de 2010

Elorrioko B 6-3 Academia Landeta

Bestaldetik, Elorrioko B taldekoek Getxoko Ac. Landeta talea menperatu zuten. Partida gogorra espero zen eta hala izan zen, haiek aurretik jarri baitziren. Baina, hauxe geure ligako partida zen, geure aukera paregabea etxekolanak ondo bidetatzeko beheko postuetako norgehiagoka. Borrokatu beharra baitzegoen, ta "Kubica" falta zelarik Maskil ta Ion Uriarte hartu zuten golen beharrizana. Atsedenaldira 3-1 joan ziren etxekoek. Bueltan gauzak oso ondo jarri ziren, ta Xelaitxok ta Maskilek 5-1 jarri zuten elektronikoan. Baña partidu gogorra espero genuen ta kanpokoak 5-3 hurbildu ziren. Azkenean buskantzarrak 6-3 utzi zuten markagailua.
Golak: Maskil (2), Ion Uriarte (2), Xelaitxo ta Gorka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario