Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

martes, 26 de octubre de 2010

Asteburu garrantzitsua geure taldeentzat

Bai horrela adieraziko nuke urriko asteburu azken hau geure taldeentzat. Pentsauko dozue partidu guztiak garrantzi haundikoak direla, baña asteburu luze hontan Elorrioko B taldeak bi partidu jokatuko ditu, ta 6 puntuak beharrezkoak dira beheko postuetatik lehen baino lehen alde egiteko. Lehenengoa larunbatean jokatuko du Bilboko Mazusberri taldean kontra, arratsaldeko 18:00tan elorrixoko kiroldegian. Ta bigarren partidua Bermeon kontra atzeratu zen norgehiagoka izango du, astelehenean goizeko 12:00tan. Beraz komentau dodan bezala garrantzi haundiko partiduak dira eta espero dogu jendia taldea animatzia.
Bestaldetik Elorrioko A taldeak Meatzari Petronor talde Gallartarra mendean hartuko du domekan goizeko 12:00 tan elorrixon. Talde hau pasa den urtean mailaz igotzea lortu zuen bigarren postuan eta jadanik 9 puntu eskuratu ditu, beraz partidu gogortsua eta polita espero da.
Zorte on geure taldeentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario